Skip to main content

Proposatutako ibilbideak eta irisgarritasunaren deskribapena

Ibilbidea multzoan hartuta, zenbait tarte bereizi ditugu, irisgarritasun-ezaugarrien arabera:

·     Marra berdea                     n mugikortasun murriztua dutenak erraz iristeko tarteak.

·      Marra urdinean.                  iristeko eragozpen batzuk dituzten tarteak.

·      Marra arrosa                  n. bidezidorrak, hau da, eskailerak edo malda aipagarriak dauzkaten tarteak.

Tarte bakoitzean, malda, atsedenlekuak, zoru mota eta irisgarritasunaren inguruko beste ezaugarri batzuk aipatu ditugu, oro har.

Ondoren, tarte bakoitzaren deskribapen xehe eta zehatza egin dugu. Deskribapenek argazkiak dauzkate ondoan, zeinek, deskribapenaren isla direnez, ez baitaukate bestelako testurik.

Ikusi dugunez, Googleren mapa “estandarra” ez da zehatza lursaila irudikatzean. Izan ere, berdez agertzen dira (hau da, normalean zelaiak edo laborantza-lursailak izan ohi direnak) hondarra edo ura diren eremuak; beraz, irakurtzeko arazorik ez baduzu, satelite-irudidun mapa hau irekitzea gomendatzen dizugu, hobeto kokatu gaitezen.

Itzuli aurkibidera