Skip to main content

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Urdaibaiko Biosfera Erreserba Busturialdean dago, eta 22.000 hektarea hartzen ditu. Bada, itsaslabarren, mendien, hondartzen, ibaien eta lur azpiko uren mosaiko bat da, animalia eta giza bizitzaz beteriko paisaia ikusgarria.

Dibertsitate biologikoaren, ondarearen eta adierazpen kulturalen kontserbazioa bateratzeko xedez, batetik, eta, ekonomiaren garapena eta pertsonek beren ingurunearekin duten harremana bultzatzeko helburuz, bestetik, UNESCOk MaB (gizona eta biosfera) programara sartu zuen Urdaibai 1984an, biosfera-erreserba izendatuz.

Urdaibaiko erreserbari buruzko informazio gehiago hemen

 

Itzuli aurkibidera