Skip to main content
5

Laida hondartza

Ikusi mapan

Laida Mundakako itsasadarreko hondartzarik luzeena da, eta egun lasai batez gozatzeko, kirola egiteko edota tokiko gastronomiarekin atsegin hartzeko behar diren zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.

Mareek etengabe eraldatzen diote silueta, eta, itsasbeheran, paseatzera bultzatzen duten irudi bitxiak eratzen dira. Hondartza inguratzen duen natura-ingurunea sekulako plazer-iturria da ikusmenerako, artadi kantauriarrak berdez margotzen baitu paisaia, itsasoaren urdinarekin kontrastean.

Piraguak, paddle surfean aritzeko tresnak eta bestelako ur-ekipoak alokatzen dituzten enpresak aurkituko dituzu hemen. Tokia ezin hobea da haurrak bainatzeko –helduen zaintzapean beti–, ur-putzu benetan dibertigarriak sortzen baitira itsasbeheran.

Aparkalekutik Laida hondartzara iristeko, hormigoi inprimatuzko arrapala bat dago; % 16ko malda dauka, eta, egurrezko pasabide baten bidez, dutxekin komunikatuta dago. 

 Foto de la rampa de acceso a la playa del 16%. Una plataforma de madera conduce a la ducha a la ducha

Itzuli aurkibidera