Agirre Andra Mari baseliza Gorlizen dago, "Agirre-Areantza-Guzurmendi" auzoaren goialdean, zelaiez inguratuta. Udalerriko eraikin zaharrenetako bat da.
Jatorrizko ermita XI. mendean eraiki zen, Butroeko Oinetxeko lehen monasterio-eliza gisa. Bere funtzio nagusia elizarena bazen ere, inguratzen duten lurrak itsasargi izan ziren hurbiltzen ari ziren itsasontzientzat. Su handi bat pizten zen eta, lur-eremu handi batean zegoenez, itsasotik ikusten zen. Horrela, itsasontziak konturatu egiten ziren eremu honetan lurra zegoela, gaur egungo itsasargia eraiki baino askoz lehenago.

Itsasgizonek zinopariak eramaten zituzten ermitara, Ama Birjinari itsasotik etxera onik ekarri izana eskertzeko.
Hainbat idazkitan Bizkaiko ermitarik zaharrenetako bat bezala agertzen da, Gorliz, Plentzia, Gatika eta Laukizko parrokia bezala, udalerri hauek eliza propioak izan arte.
Egungo ermita, birmoldaketaren emaitza da. Hormak ageriko harlangaitzez eginda daude eta, nabea, bi isurkiko teilatu batez errematatuta dago.

Urtero, abuztuaren 5aren inguruan, bertoko zelaietan Andra Mariko jaiak ospatzen dira. Abuztuaren 5ean herriko jai-eguna ospatzen da Gorlizen, elurretako Andre Mariaren egunean.