Itsasadarraren ertzean dago Deustuko Unibertsitatea, Jesuita Aitek zuzendutako erakunde akademikoa eta humanitate eta negozio bezalako arloetan ospetsua dena. 2002an Monumentu Historiko izendatutako campusa balio arkitektoniko handiko hainbat eraikinez osatuta dago. Eraikin nagusia bere estilo klasizistagatik nabarmentzen da, eskailera zentral handi batekin.
*Irudi honetan Deustuko Unibertsitateko eraikin zentralaren fatxada nagusia aurkitzen dugu, Deustuko zubitik hartua.
Unibertsitateari begira, itsasadarraren beste aldean, Deustuko Unibertsitateko liburutegia ikus dezakegu, Rafael Moneok diseinatutako harrizko fatxada ikusgarriarekin.
Honen ondoan dago Pedro Arrupe oinezkoentzako zubia, Bilboko jesuita honi eskainia, Deustuko Unibertsitatearekin lotzen duena. Eta Iberdrola Dorrea, César Pelli arkitekto argentinar ospetsuak diseinatutako negozio-eraikin ikusgarria, 165 metroko altuera eta 41 solairu ditu, bere diseinuak, teknologiak eta iraunkortasunak bereizten dituena.
*Bi irudi hauetan Pedro Arrupe oinezkoentzako zubia ikusten dugu, hurrenez hurren, Deustuko Unibertsitatea atzealdean duela, eta Iberdrola dorrea.
https://www.deusto.es/cs/Satellite/deusto/es/universidad-deusto