Mugikortasun murriztua duten pertsonek irteerako atea erabil dezakete autobusera sartzeko, eta barruan eurentzat gordetako espazioa erabil dezakete.
Beharrezkoa denean, mugikortasun murriztua duten pertsonek sarrerako atetik irten ahal izango dute.
Lehenik, mugikortasun murriztua duen pertsona jaitsi behar da, eta ondoren, geltokiko gainerako pertsonak igoko dira.
Gidariak autobusa ahalik eta gehien hurbilduko du geltokira igotzea eta irtetea errazteko.
Gidariak autobusa beteta dagoela uste badu, ez die jende gehiago igotzen utziko hurrengo geltokietan jendea jaitsi arte.
Ibilgailuan, autobuseko segurtasun-elementuak eta haien kokapena grafikoki deskribatzen dituzten seinaleak aurkituko dituzu, hala nola larrialdi-irteerak, mailuak, su-itzalgailuak eta lehen sorospenetarako kitak.
Zer egin larrialdi kasuan?
- Egon lasai.
- Jarraitu gidariaren argibideei.
- Joan zaitez hurbilen dagoen ateraino, zure gauza pertsonalak utziz.
- Beharrezkoa bada, sakatu larrialdiko atea irekitzeko botoia.
- Ateetatik irtetea ezinezkoa bada, erabili beira hausteko mailuak.
- Beren kabuz ebakuatu ezin diren pertsonei gidariak edo, hala badagokio, larrialdi-zerbitzuek lagunduko diete.
- Autobusetik jaitsi ondoren, urrundu zaitez eta trafikotik gertu dagoen leku seguru batean kokatu.
- Beharrezkoa bada, larrialdi zerbitzuei abisatu: deitu 112 telefonora.