Donostia International Physics Center (DIPC) galaxien jatorriari eta kosmologia konputazionalari buruzko bi proiektu garatzen ari da.
1-Galaxien jatorria
Unibertsoan milaka milioi galaxia daude, eta galaxia bakoitza milaka milioi izarrez osatuta dago. Etnia anitzeko populazio baten antzera, galaxiek forma, tamaina, adin eta kolore desberdinak dituzte. DIPC-ko galaxien eboluzio-taldeak ezaugarri-aniztasun hori sortzen duten prozesu fisikoak ulertu nahi ditu, superordenagailuetako simulazioak nahiz teleskopio handien bidezko behaketak erabiliz.
2-Unibertsoa superordenagailu batean
Kosmologia konputazionalak unibertsoak sortzen ditu ordenagailuetan gure unibertsoa ulertzen saiatzeko. DIPC-n garatzen ari diren unibertso birtual horiek erakusten digute galaxiak materiaren zatiki txiki bat baino ez direla unibertsoan. Materia gehiena ikusezina da eta “materia iluna” esaten diogu. Gainera, unibertso horiek galaxiak kosmosean modu desberdinean nola biltzen diren erakusten digute, hori arautzen duten lege fisikoen eta horien osagaien izaeraren arabera.
Proiektu horri buruzko xehetasun gehiago jakiteko, 'Materia iluna eta kosmologia' ikus-entzunezkoa ikustera eta entzutera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, aulkiz hornitutako leku bat prestatu da. 5 minutuko iraupena du eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez entzun daiteke, azpitituluekin. Gainera, leiho bat du zeinugidarekin eta begizta magnetiko bat audifonoa edo kokleako inplantea duten pertsonentzat.