Espazio horretan bertan ukipen-estelario bat dago, zeruko gorputzak, konstelazioak, asterismoak, Ekliptika eta Zeruko Ekuatorea irudikatuta dituena. Panel hori Medialab-Tabakalerako ‘Astronomía Hiritarra’ taldeak garatu du, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailarekin lankidetzan. Talde horiek gai astronomikoak lantzen dituzte, ikuspegi hiritar eta inklusibo batetik. Proiektu hau publiko guztientzat pentsatuta dago, ikusmen-arazoak izan ala ez. Berezitasuna da bertan eraikitako objektuak ikusteaz gain, beste zentzumen batzuen bidez hautemateko aukera ematen dutela, hala nola entzumenaren edo ukimenaren bidez.