Ba al zenekien Galdamesko muino batean kokatutako XIII. mendeko gotorleku honek Europako Rolls-Royce bilduma pribatu handiena ezkutatzen duela? Ez dago leku hoberik marka luxuzko honen eta beste batzuen modelo hautatuenak gordetzeko, mendi, baso eta mahastien artean babestuta. Dorrea ingurune oparo eta liluragarri batean dago, kostaldetik eta hondartzetatik oso gertu. Loizaga dorrea 1910 eta 1998 artean fabrikatutako Rolls-Royce modelo guztiak biltzen dituen Europako bilduma bakarra da, egoera ezin hobean kontserbatuta eta edozein unetan martxan jartzeko prest.
Erakusketako sei aretoek benetako automobilgintzako harribitxiez gozatzeko aukera ematen digute, eta auto hauen diseinuaren bilakaeraren ikuspegi dinamiko eta iradokitzailea eskaintzen dute. 45 Rolls-Royce ibilgailuak hogeita hamar bat Europako eta Amerikako ibilgailu ospetsuk osatzen dituzte. Hispano-Suiza, Isotta Fraschini, Delaunay-Belleville eta Ford bezalako marka garrantzitsuek Ferrari, Lamborghini eta Jaguarrekin partekatzen dute espazioa.