Lautadako Eliza Margotuak bisitatzeko informazioa
Lautadako Eliza Margotuak (Gazeo, Alaitza, Añua eta Arbulu) bisitatzeko bisita ofizialak Aguraingo Turismo Bulegoan antolatzen dira.
Asteburuetan eta jaiegunetan egiten dira. Uztailean eta abuztuan, astearte eta ostegunetan ere bai.
Elizen arteko joan-etorria auto partikularrean egiten da.
______________________
Bisita-blokeak
Lehenengo blokea (11:00 – 12:30): Gazeoko eta Alaitzako elizak.
Bigarren blokea:
Larunbatetan (eta udan astearteetan), 13:00 – 14:30: Añua eta Arbulu.
Igandeetan (eta udan ostegunetan), 13:00 – 14:30: Agurain/Salvatierra.
______________________
Tarifak
Bloke bat: 4 euro pertsonako.
Ibilbide osoa: 7 euro pertsonako.
Ordainketa bisitaren hasieran egiten da, eskudirutan.
______________________
Erreserbak:
Aguraingo Turismo Bulegoan
Telefonoa: 945 302 931
Posta elektronikoa: 2turismo@arabakolautada.eus
______________________
Turismo Bulegoaren ordutegia:
Uda (ekainaren 21etik irailaren 8ra), Aste Santua eta zubi-egunetan: Egunero, 10:00 – 18:00.
Urteko gainerakoan: astearteetik igandera, 10:00 – 14:00.
______________________
Ordutegitik kanpoko bisitak edo talde handiak:
Álava Medieval / Erdi Aroko Araba:
Telefonoa: 660 766 383
Posta elektronikoa: contacto@alavamedieval.com
______________________
Sarbidea:
Elizetara sartzeko, bisita gidatua erreserbatu behar da.
Beste eskaeretarako, jarri harremanetan Gasteizko Elizbarrutiarekin: 945 148 171.