Skip to main content
2

Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Ikusi mapan

Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza, erromanikoaren garaian eraiki zuten, baina mendeek aurrera egin ahala bolumen eta egitura berriak gehituz joan ziren, eta horrek, jatorrizko itxura aldatu zuen. Barrualdean, horma-pintura apartak gordetzen dira, baina margo horien datazioa oraindik eztabaidagarria da. Kolore gorrian margotuta, eta abstrakzio handiko trazu xumeekin, Alaitzako irudiak Arabako Erdi Aroko nobleziaren bizitzari buruzko ikuspegi aberatsa eskaintzen dute.

Burualdean erasoa eta gerra irudikatzen dituen eszena bat ikus daiteke, baita hileta-errituak eta andere protagonistekin lotutako pasarteak ere. Gangetan pertsonaia asko ageri dira; erditzen ari den emakume bat, eta hainbat zaldun edo erromes torneoren batean parte hartzen, besteak beste.

Bisitarako informazioa eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Alaitza elizako kanpandorrea

Itzuli aurkibidera