Skip to main content
3

Añuako Andre Mariaren Jaiotzaren eliza

Ikusi mapan

Añuako elizak Arabako abside landu eta ederrenetako bat du bere kanpoaldean. Burualde poligonala dauka, eta oparo apaindutako leihatila landuak ditu, baita teilatu-hegaletan mantentzen diren harburuetan ere. 

Behin barrualdean, ondo bereizten dira bi eraikitze faseak; lehenengoa, erdi-arokoa, erromaniko estilokoa da, baina gotikoko ezaugarriak ere antzeman daitezke; eta bigarrena, hamaseigarren mendean egindako handitze lanak egin zirenekoa. Azken fase honetan, “grisalla” teknikarekin margotu zuten bertako horma-pintura ikusgarria.

Burualdean horma-pintura gorri garrantzitsuen aztarnak berreskuratu ahal izan ziren. Margolan hauek elizaren jatorrizko estaldura piktorikoa dira, eta bertan, bataila baten eszena nabarmentzen da, gaztelu bat setiatzen ari diren baleztari batzuekin.

Bisitarako informazioa eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Elizako kanpandorrea, zuhaitz hostotsu batekin aurrean

Itzuli aurkibidera