Skip to main content

Nola ukitu Gazeoko panela

Tourseko San Martin elizari buruzko informazio panel baten aurrean zaude, Gazeon. Panelak 680 bider 580 milimetro neurtzen du. Ukipen-gune bi ditu: behealdea eta eskuinaldea.

Behealdean, elizaren izena agertzen da, goi-erliebean eta braillez. Lehenik euskaraz idatzita dago eta ondoren gaztelaniaz.

Eskuinaldean, elizaren barruan dagoen horma-pintura baten irudikapen bat ukitu dezakezu. Irudiak Jainko Aita, Jesus eta usoa irudikatzen ditu. Jainko Aita eserita dago eta ehundura zimurtsuarekin adierazten da. Jesus gurutzearen posizioan dago bere hanken aurrean eta bere buruaren gainean hegan egiten du usoak. Jesusek erronbo txikien testura leuna du eta erdian puntu bat duen zirkunferentzia baten bidez irudikatzen da usoa.

Pinturaren azpian braillez idatzitako legenda bat dago, euskaraz eta gaztelaniaz, testura bakoitza zer den adierazten duena.

Eskuinean erliebean dagoen QR bat dago, Map 's Voice plataformara daramana. Bertatik entzuten ari zara hau.

Jarraian, panelean agertzen den testua aurkituko duzu: “Gazeoko Toursko San Martin eliza Arabako Lautadako erromaniko-arkitekturaren adibide ona da, nahiz eta XX. mendean egindako zaharberritzeen ondorioz kanpo-itxura asko aldatu den. Barrualdean horma-pintura gotikoen ziklo aparta gordetzen da.”

Itzuli aurkibidera