Skip to main content

Garraioa

METROA:
Metroko sarrerak irisgarritasun ezaugarrien arabera markatu dira:


Piktograma eskailerekin sarbidea.


Piktograma eskailerarik gabeko sarbidea


Piktogramaigogailurako sarbidea

Treneko lehenengo eta azken bagoietan gurpil-aulkietarako eta haurrentzako gurditxoetarako erreserbatutako lekuak daude.
Bilboko metro sare osoan, geltoki guztiak irisgarriak dira desgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzat.

Bidaia errazteko, egin klik metroko esteka honetan bertan, xehetasun guztiak aurkituko dituzu bertan.

ALDIKO TRENA:
PiktogramaAldiriko trena ez da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat (MUP). Geltoki batzuetan ez dago igogailurik, eta geltoki askotan (salgaien linearekin bat datozenetan) bagoitik nasara sartzeko/irteteko espazioa gehiegi zabala da, eta horrek dakarren arriskuarekin. Hala ere, bada irisgarria den geltoki bat.


AUTOBUSA:
Ez daude zehazki markatuta, Google Maps-en adierazitako geltokietan klik egitean ibilbideak eta ordutegiak agertzen baitira.
Bizkaibuseko lineetan gurpil-aulki bat edo birentzat bakarrik dago lekua. Egin klik Bizkaibusi buruzko informazio gehiago lortzeko .


APARKALEKUA:
Piktograma Ibilbideetatik hurbilen dagoen aparkalekua, zehazki ZUBIALDE aparkalekua, markatuta dago eta ordaindu beharrekoa da. Aparkaleku hau irisgarria dela adierazita dago, baina gurpil-aulkian daudenentzat igogailuak eskailera artean dagoen espazio batera eramaten du, eta irteera bakarra autoen sarrera da. Beraz, irteera horretara zuzenean joatea gomendatzen dugu, % 14ko malda eta % 18ko desnibelak izan arren.

aparkalekuaren sarrera erakusten duen irudia

Itzuli aurkibidera