Skip to main content
11

13. Casa Torre Jauregia

Ikusi mapan

Dorretxea XVIII. Mendean (1760) Hormaza familiak eraiki zuen: Francisco de Sales de Hormaza y Larragoiti (Bilbao, 1752 –  Bilbao, 1786) eta Joaquina de Allende Salazar eta Zubialdea. Arkitektua ezezaguna da. 

Solairu bakoitzak 400m2 inguru ditu : Beheko solairuan korta zegoen, erdian gelak, sukaldea, saloiak, jangela, komuna eta despentza zeuden, eta bigarren solairuan zerbitzarien gelak zeuden.

Sarrerako eskaileran kareharrizko bi leoi daude. Eraikin dotore honek bertan bizi izan zen familiaren armarri ederra du oraindik izkina batean.

Gaur egun Jauregian Santurtziko Interpretazio Historikoko Gunea eta Erakustaretoa aurkitzen dira. 

Itzuli aurkibidera