Hemen zauden bitartean, zure zerbitzura izango duzu gure merkataritza berezitu eta dinamikoa. Gure merkataritzak garrantzi handia ematen dio norberaren neurrirako arretari. Bertako produktuak ere aurkituko dituzu.
Euskal gastronomia ere gure eskaintzaren alderik garrantzitsuenetarikoa da, eta bertoko jatetxeak nabarmentzen dira, arrainetan eta haragi txingarretan erreta espezializatuta.
Jatetxe horietan denboraldiko sukaldaritza dastatu ahal izango duzu, arrain freskoa eta gure ortuetako produktu naturalak. Tentazio handia da gustu guztietarako, oso eskaintza zabalaz gozatzeko aukera dagoelako: euskal sukaldaritza berria, sukaldaritza tradizionala eta “pintxo” gozo-gozoak, miniaturan eginiko benetako sukaldaritza-espezialitateak.
Informazio gehiago gure web gunean izango duzu.: turismo.santurtzi.net