Skip to main content
13

15. Sardineren Monumentua

Ikusi mapan

Santurtziko figurarik garrantzitsu eta adierazgarrienetako bat sardinera da. Emakume kementsu eta azkar horiek, etxea gobernatu eta kudeatzeaz gain, arraina saltzera ateratzen ziren eta horren bidez beste soldata bat gaineratzen zioten etxeko ekonomiari, batzuetan arrantzaleena baino altuagoa zena.

Gazte-gaztetatik hasten ziren lanean, goizean amari laguntzera portura jaitsiz eta pixkanaka-pixkanaka lanbidea ikasiz. Saltzeko arrain onenaren borroka portuan hasten zen eta lehen aleak saltzeko lehiaketa Bilbo eta inguruko herrietaraino heltzen zen.

Hasieran, oinez joaten ziren, oinutsik, gona altxaturik eta arraina buru gaineko otarrean, 20 kilora arteko pisua izan zezakeena. Gero tranbia heldu zen sardineren bizitza erraztuz.

Emakume hauen omenez, duela 4 urte, sardina-saltzailen omenez egindako monumentuaren 50. urteurrenean, hasi zen Sardinera Eguna ospatzen Santurtzin. Santurtziko emakumeari egindako omenaldia, sardinerari, gure figurarik ezagunenari.

Sardineraren pasealekuaren aurrean, arrantzaleen etxebizitzak daude eta, pixka bat aurrerago, Gómez-Marañón anaien omenez egindako monumentua, zeinak Santurtziko Nautika Eskolako irakasleak izan baitziren.

 

Monumento a la Sardinera

Itzuli aurkibidera