400m²-etan Santurtziren eta eskualdearen marinel-historiaren zatitxo bat berreskuratzen dugu. Teknologia berrien laguntzarekin bisitariak 1600. urtean hasiko du ibilbidea, nahiz eta aurreko urteetako istorio batzuk aurkitu.
Lemanak, kortsarioek, sardina-saltzaileek, arrantzaleak eta itsasoan aritutako pertsonaia ugariek gure bisitan lagunduko digute.
Zirraraz kargatuta Karmengo Birjinari, sardinen garaiari, ume santurtziarren irudiak portuan, arrantzan, eskola nautikoan, Soteran bustiz... Santurtzi-ko lehen erraldoiei agur esango diegu
Hau ez da soilik gogoratzeko eta ezagutzeko gunea, bizirik iraungo du MEMORIA TXOKOAN, arrantzale ugarik, sardina-saltzaileak eta itsasoa bizi izan duten pertsonak bere lekukotasunak utzi dituzten gunean eta Santurtziarrek euren itsas-bizipenak partekatzen jarraitzeko eremua.
Turismo bulegoak publiko orokorrari zuzendutako bisita desberdinak eta marinel-jarduerak eskeintzen ditu.