Itsasoari irabazitako eremuan, Santurtzi-ko Parkea aurkitzen da, ez ohikoak diren zuhaitz mota kopuru handiarekin: Kaliforniako sekuoia erraldoiak, Himalaiako zedroak, aligustre japoniarra eta Amerikako eta Afrikako palmondoak. Barne hartzen dituen zuhaitz kopuru handiagatik eta aniztasunagatik Parke historiko artistoko izendapena jaso du.
San Jorge-ren elizaren aurreko eremuan arrantza-portu zaharra kokatzen zen hala ere XX mendearen hasieratik desagertuz doan gunea. Prozesu luzearen ondorioz itsasoari irabazitako eremuan, 1913 eta 1927 urte bitartean udal-parkea eraikiko da. 1914an, Abrako lanak burutzen zituen elkarteak, Portuko Lan Batzordeak, lur hauek Udaletxeari eman zizkion beti ere parke publiko bat egiteko baldintzapean. Baimendutako eraikuntza bakarra kiosko bat izango dela seinalatzen dute ere.
San Jorge elizaren ondoan “Umea arrantzan” eskultura dago. Brontzez egindako eskultura da, benetako tamainan, eta aspaldi itsasoa noraino heltzen zen eta arrantza portua non zegoen gogoratzen digu. Cadizeko Benito Valladaresek egindako lana da.
1917an, Parkeko bihotzean musika kioskoa eraiki zen. Oinarrian mosaiko polikromatuez apaindutako plataforma bat du, teselaz egindakoa, non herriko ohituren irudiak baitaude, bai eta klub edo elkarteen omenez egindakoak ere. Barruko aldean, berriz, Santurtziko pertsona ospetsuen omenezko erliebeak daude.
Parkean, Erdi Aroko Santurtzi ikusiko dugu, San Jorge elizako tinpano erromanikoaren erreplikari esker, bai-eta Santurtzi modernoena ere, aire zabaleko eskulturen Museoaren parte diren eskultura garaikideen bidez.
Gainera, ia ehun urte dituen zedro baten motzondo batek Santurtziko historia erakusten digu hainbat mugarri historikoren bidez.
Parkea aldaezin mantendu da 2009ra arte, jatorrizko egitura errespetatu duen erreforma burutu arte.