Skip to main content
9

9. Memoriaren eraztunak - Atlaseko zedro-motzondoa

Ikusi mapan

Santurtzik urrun du jatorria, 1000 urte egin behar baita atzera hura topatzeko.

San Jorge eliza eta itsasoa parean izan ditugu milaka urteko gure historia luzean, baina ingurua oso desberdina zen, duela 1000 urte ez baitzegoen gaur egun dagoen guztia.

 

Toki hau berau itsasoari lapurtu genion duela 100 urte, eta harrez geroztik, ehun urte dituen zuhaitz hau GURE MEMORIAREN LEKUKOA izan da.

 

Gaur egun, liburu baten orriak bezala, Atlaseko zedro honen eraztunek, 1917an landatu eta 2015ean moztutakoa bera, gure inguruan gertatutako zenbait jazoera irakurtzeko aukera ematen digute, eurek idatzi dute-eta gure herriaren historia.

 

Hemen duzu hura ezagutzeko aukera.

 

1917: Parkea egin eta Atlaseko zedroa landatu zen

4.000 BIZTANLE

·         Santurtziko kioskoa eta parkea, 1917 eta 1918 urteen artean eraikitakoak, itsasoa lurra betez lapurtutako zabalgunean ezarri ziren. Parkea egin zenean zenbait espezie botaniko landatu ziren, asko eta asko beste herrialde batzuetatik ekarritakoak. EHUN URTEKO ZUHAITZ honek, Atlaseko zedroak, 4 bat urte izango zituen parkera ekarri zenean.

 

·         1917ko urriaren 21ean Abrako estropadak egin ziren. Hartan Santurtziko Nueva Eulalia trainerua atera zen irabazle.

 

Imagen antigua de un parque

 

1920: Kabiezeseko eskola eraikitzea eta auzoren hazkundearen hasiera

4.780 BIZTANLE

 

1921Andrazkoen lehenengo aurresku grabatua

1921ean Santurtzi garaile izan zen estropadaren ostean, omenaldi bat egin zitzaien arraunlariei irailaren 16, 17 eta 18an. Irailaren 18an, Santurtziko parkean, lehenengoz grabatutako andrazkoen aurreskua dantzatu zen.

 

1923: Cristóbal Murrietaren omenezko monumentuaren inaugurazioa

Ekainaren 17an Cristobal Murrietaren omenezko monumentuaren inaugurazioak amaiera eman zion Portugalete eta Santurtziren arteko kostaldea lurrez betetzeko lanari.

 

Escultura

 

1926: Trena Santurtzira heldu zen

7.997 BIZTANLE

Populazioak gora egin zuenez, 1890etik Bilbo eta Portugaleteren artean zebilen trenbidea Santurtziraino luzatu zen: Tarte berri hori 1926ko abenduaren 20an inauguratu zen.

 

1932: San Jorge eliza erre egin zen

·         1932ko urtarrilaren 18an norbaitek sua eragin zuen San Jorge elizan, eta ondorioz, XX. mendeko tinpanoa eta aldare nagusiko eta alboetako erretaulak kaltetu egin ziren.

·         Urte horretan bertan Las Viñaseko eskolak eraiki ziren.

 

Iglesia antigua

 

1933: Errepelega, Rivas, Galindo eta Sierra auzoak Santurtzitik banatu ziren

Zenbait erreklamazioren ostean, Portugaletek Errepelega, Rivas, Galindo eta Sierra auzoak bereganatu zituen, ordura arte Santurtzikoak zirenak.

 

1936-37: Bonbardaketa frankistak Santurtziko gerra zibilean

Gerra Zibilean zazpi aldiz bonbardatu zuten Santurtzi, portua zuelako. Hortaz, babesleku antiaereo batzuk prestatu zituzten herrian. Bonbardaketetan gutxienez 10 lagun hil ziren.

 

1937: Haurrak itsasontzietan atera zituzten portutik

Gerra Zibilaren ondorioz, ume asko ebakuatu zituzten itsasontziz beste lurralde batzuetara. Ontzirik ezagunena Habana baporea izan zen, gutxi gorabehera hogei mila ume atera zituena herriko portutik abiatuta.

1937ko ekainaren 19an Bilbo erori ondoren, Ezkerraldeko erresistentzia behera etorri zen eta urte bereko ekainaren 23an armada frankistak Santurtzi hartu zuen.

 

1950: Karmengo Amaren monumentua inauguratu zen

9.922 BIZTANLE

·         1950eko abuztuaren 27an Karmengo Ama arrantzaleen zaindariaren monumentua inauguratu zen. Eskultura Ricardo Iñurria artista santurtziarrak egin zuen. Urte horretan bertan, bi itsas-prozesio izan ziren herriko Andra Mariaren omenez. Lehenengoa uztailaren 16an, bigarrena, berriz, monumentua inauguratu zuten egunean.

 

·         Mamarigako arrantzaleen etxeak inauguratu ziren.

 

Estatua

 

1960Biztanleriaren hazkundea

25.218 BIZTANLE

Biztanleria % 150 hazi zen 10 urtetan

 

1962Sardinera parkea eta monumentua inauguratu ziren

Sardinera parkea eraiki zen eta handik urte betera Joaquín Lucarini eskultorearen izena daraman monumentua inauguratu zen.

 

1967: - Butanoaren leherketa portuan

·         1967ko urtarrilaren 17tik 18rako gauean, butano-leherketa handia izan zen Santurtziko portuan. Leherketaren ondorioz, argindarra moztu zuten eta Santurtzi telefono-linearik gabe geratu zen. Kalteak materialak izan ziren batez ere: 295 etxebizitza hondatu ziren, 778 lagun kaltetu eta 150 familia etxerik gabe geratu ziren. Coscojales-El Campón inguruan etxe aurrefabrikatuen auzune bat sortu zen, El Burgo (1987ra arte egon zen bertan).

 

·         Urte horretan bertan Itsasoko Ama arraun elkartea sortu zen eta arrantza-sektoreak gorakada handia izan zuen, garai hartan baxurako 50 ontzi baino gehiago zeuden eta.

 

1972Punta Luceroko lehen harria. Emakumez osatutako Sparta futbol-kluba sortu zen

46.417 BIZTANLE

 

1973Lehenengo Sardina eguna Karmengo jaietan

 

1974: Lehenengo liburutegi publikoa

1974ko otsailean Santurtziko lehen liburutegi publikoa zabaldu zuten, Joxe Migel Barandiaran kalean.

1975: Udal igerilekuak

1975eko uztailaren 16an, Santurtziko zaindariaren egunean, udal igerilekuak inauguratu ziren eta handik 12 urtera udal kiroldegia.

 

1979Frankismoaren osteko lehenengo udal demokratikoa

55.159 BIZTANLE

1979ko apirilaren 3an lehenengo udal hauteskunde demokratikoak izan ziren. Haietan José Antonio Loidi Alcaraz aukeratu zuten Santurtziko alkate.

 

Ayuntamiento

 

1983Herriak Santurtzi izena hartu zuen ofizialki

1983ko martxoaren 22an herriak Santurtzi izena hartu zuen, baina sei urte igaro behar izan ziren Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

 

2000: Azken arrain-enkantea

Arrain salmentarako etxean arrain-enkanterako gela bat zegoen. Bertan beheranzko enkantean jartzen zen arraina. Azken enkantea 2000. urteko maiatzean egin zen, baina gaur egun berriro ikus daiteke Santurtzi Itsas Museoak antolatzen dituen bisita antzeztuetan.

 

2008Kabiezeseko kiroldegia inauguratu zen

 

2009: Metroa Santurtzira heldu zen

·         Bilbotik Portugaletera heltzen zen metro-linea Santurtziraino luzatu zuten. Metroari esker, Santurtzitik Bilbora, Ezkerralde osora eta Eskuinaldera eroso eta errazago hel daiteke. 2010ean Mamarigako anezka inauguratu zen.

·         2009an parkea eraberritu zen, berdegune gehiago jarriz. Gainera, berritze-lan haietan Gerra Zibileko babesleku antiaereo bat aurkitu zuten.

 

2011Casa Torre jauregia zaharberritu zuten

1984an Udalak Casa Torre jauregia (XVIII. mendean eraikitako estilo barrokoko jauregia) bere gain hartu zuen udal-bulegoak ezartzeko. 2009ko azaroan eraikina birmoldatu egin zuten udal-bulegoak ezarri eta kultura-jarduerak egiteko. Horrez gain, erakusketa-gela eta interpretazio-zentro bat egin zituzten bertan. Lanak 2011n amaitu ziren.

2012: Arrantzaleen kofradiaren berrinaugurazioa

Arraina saltzeko etxea, Arrantzaleen Kofradia izenez ere ezaguna, 1916an inauguratu zuen Emiliano Pagazaurtundua arkitektoak. Ia mende bat geroago zaharberritu zuten, eta 2012ko maiatzean berrinauguratu.

 

Puerto

 

2014: Metroa Kabiezesera heldu zen

47.101 BIZTANLE

2014ko ekainaren 28an, auzoko jaietan, Kabiezeseko metro-geltokia inauguratu zen.

 

2015: Emakumezko lehendabiziko alkatea

·         Lehendabiziko aldiz emakume bat izan zen Santurtziko alkate, Aintzane Urkijo Sagredo.

 

·         Atlaseko zedroa moztu behar izan zuten, gaixorik zegoen eta. Gaur egun ia mendeurrena duen zuhaitz horren motzondoaren eraztunek Santurtziko historia erakusten digute.

Itzuli aurkibidera