Skip to main content

8. Eguzkiaren soinuak

Hurbiltasuna dela eta, xehetasun handienarekin ezagutu dezakegun izarra Eguzkia da. Haren barnealdea zuzenean behatu ezin izan den arren, lege fisikoek barruan zer gertatzen den ulertzen laguntzen digute. 

Entzungo duzun soinu-sorkuntza horren helburua eguzki-geruza nagusien funtzionamendua bistaratzen laguntzea da.

 

1. geruza - Nukleoa

Eguzkiaren bihotzean gaude, energia sortzen den tokian. 15 milioi Kelvin gradu inguruko tenperaturak dituen eta gas-partikulek oso azkar talka egiten duten tokia da.

Entzuten dugun soinuak partikula horien milioika talka eta interakzio irudikatzen ditu. Klik bakoitza argia eta energia sortzen ari den prozesu atomiko baten irudikapena da.

 

2. geruza - Erradiazio-gunea.

Dentsitate handiko plasmaz osatutako eremua da. Nukleoko energia erradiazio bidez azaleratzen da.

Entzuten dugun soinuak fotoi edo argi-partikulek nukleoaren energia azaleratzeko prozesua irudikatzen du. Beroa berogailu edo su batetik irradiatzen den moduaren antzekoa da.

 

3. geruza - Konbekzio-gunea.

Eremu honetan, urez betetako eltze bat berotzen dugunean bezala mugitzen da energia: likidoa behealdean berotzen denean, goranzko korronte bat sortzen du, eta azaleko likidoa, hain beroa ez dena, oinarrirantz jaisten da, konbekzio deituriko prozesu zikliko, burbuilagarri eta zurrunbiloz beteriko batean. 

 

4. geruza - Fotosfera.

Eguzkiaren ageriko azalerara iritsi gara. Itxura batean, etengabe mugitzen ari den zurrunbiloz betetako gas distiratsuko ozeano baten modukoa da. Ozeano horretan jarduera magnetiko handia egon daiteke eta, horrek, gas-sugar izugarriak ziztu bizian ateratzea eta berriro azalera erortzea eragiten du. Jarduera hori biziago egiten denean, Eguzki-ekaitzak sortzen dira.

 

Azkenik, azaleratzen denean, energiak azken eguzki-geruzak zeharkatzen ditu: kromosfera eta koroa, eta Lurreraino bidaiatzen du argia eta beroa emanaz. Hori guztia prozesu oso luze eta motelean: ideia bat egiteko, nukleoaren barruan sortutako energiak milioi bat urte behar izan ditzake eguzki-azalera iristeko. Hala ere, behin azaleratuta, fotoi bakoitzak 8 minutu pasatxo behar ditu Lurrera iristeko.

 

Proiektu hau AstroTáctil enpresak egin du, Diego Portales Unibertsitateko Astrofisika Ikerketen Institutuaren eta Txileko Mirador Museo Interaktiboaren laguntzarekin.

Itzuli aurkibidera