Skip to main content
5

Aguraingo erromesen aterpetxea

Ikusi mapan

Donejakue Bidea egiten ari diren erromesentzako udal-aterpetxea da, eta Arabako Donejakue Bideko laugarren etapan kokatuta dago. Lo egiteko 11 plaza eskaintzen ditu, hiru logeletan banatuta dauden literetan eta ohe-arropa zerbitzua ere eskaintzaren barruan dago. Honez gain, komuna eta dutxak ditu, eta eremu komun batean mahaiak, aulkiak eta oinarrizko sukaldea (mikrouhin labea eta hozkailua) ditu. Aguraingo kanpoaldean dago kokatuta, kirol-gunearen ondoan.

Barrura sartzeko parkingverde.com aplikazioa erabili behar da, erreserba egitean ematen den kodea sartuta.

Informazio gehiagorako, deitu Aguraingo Udaletxera. Telefonoa: 945 30 01 55.

Edificio de una sola planta de color claro

Itzuli aurkibidera