Alaitzako Jasokundearen elizari buruzko informazio panel baten aurrean zaude. Panelak 680 bider 580 milimetro neurtzen du. Ukipen-gune bi ditu: behealdea eta eskuinaldea.
Behealdean, elizaren izena agertzen da, goi-erliebean eta braillez. Lehenik euskaraz idatzita dago eta ondoren gaztelaniaz.
Eskuinaldean, elizaren barruan dagoen horma-pintura baten irudikapen bat ukitu dezakezu. Jatorrizko irudia horma argi baten gainean margotuta dago, tonu gorrixketan. Ikusi eta ukitu daitekeena xehetasun bat besterik ez da. Xehetasun horretan, eliza bat eta kanpai-jole bat agertzen dira, kanpaiak jotzen. Xehetasun honetatik kanpo, eskuinean, hilkutxa bat elizara hileta bat egitera daramaten pertsonak daude. Horregatik entzuten dira kanpaiak.
Elizaren silueta, ezkerrean kanpandorrea duen lerro jarraitu batekin irudikatuta dago. Kanpandorrearen goikaldean, lerro lodiagoa duen gurutze bat dago. Kanpaiek lerro fin horizontaleko testura dute, eta kanpai-joleak testura zimurtsua.
Pinturaren azpian braillez idatzitako legenda bat dago, euskaraz eta gaztelaniaz, testura bakoitza zer den adierazten duena.
Eskuinean erliebean dagoen QR bat dago, Map 's Voice plataformara daramana. Bertatik entzuten ari zara hau.
Jarraian, panelean agertzen den testua aurkituko duzu: “Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza erromaniko garaian eraiki zuten, baina mendeek aurrera egin ahala bolumenak eta egiturak gehituz joan ziren, eta horrek jatorrizko itxura aldatu zuen. Barrualdean, horma-pintura apartak gordetzen dira.”
