Skip to main content

Nola ukitu Arbuluko panela

Tourseko San Martin elizari buruzko informazio panel baten aurrean zaude, Arbulun. Panelak 680 bider 580 milimetro neurtzen du. Ukipen-gune bi ditu: behealdea eta eskuinaldea.

Behealdean, elizaren izena agertzen da, goi-erliebean eta braillez. Lehenik euskaraz idatzita dago eta ondoren gaztelaniaz.

Eskuinaldean, elizaren barruan dagoen horma-pintura baten irudikapen bat ukitu dezakezu. Irudian, horma argi baten gainean gorrixka kolorez margotuta dauden bi animalia daude. Goian, eskuinean, ugaztun bat dago, ehundura zimurtsu batekin irudikatuta. Irudian, gorputzean ilea duen animalia bat dela ikus dezakegu. Ezkerrera begira dago eta erliebearekin bere lau hankak, buztana eta begia aurki ditzakegu.

Behean, ezkerrean, hegazti bat dago. Lerro bertikaleko ehundura du eta ezkerrera begira dago. Erliebearen bidez, bi hankak aurki ditzakegu: begia eta mokoa.

Pinturaren azpian braillez idatzitako legenda bat dago, euskaraz eta gaztelaniaz, testura bakoitza zer den adierazten duena.

Eskuinean erliebean dagoen QR bat dago, Map 's Voice plataformara daramana. Bertatik entzuten ari zara hau.

Jarraian, panelean agertzen den testua aurkituko duzu: “Arbuluko Tourseko San Martin eliza, templu ikusgarria da, gehien bat XVI. mendean eraikita. Ordea, burualdea mantendu egin du aurretik egon zen eliza erromanikoaren horma, non horma-pintura gorriak berrezkuratu ahal izan ziren XXI. mendean.”

Diseño del panel descrito arriba
Itzuli aurkibidera