
Zure negozioa sustatzeko
erabiltzen duzun publizitateak
pertsona guztiak barne hartu behar ditu.
Pertsona desberdinak eta errealak
erakusten dituzten argazkiak
eta mezuak erabili ditzakezu.
Azaldu zure negozioaren irisgarritasuna
arduraz:
Hau da, benetako datuak eman
eta azaldu zer laguntza eskaintzen dituzun.
Zaindu zure informazio-kanalak
ulertzeko errazak izan daitezen:
● Jarri azpitituluak bideo guztietan.
● Idatzi argazkietan ikusten denaren
deskribapen bat.
● Erabili kontraste ona duten koloreak
testuak ondo irakurtzeko.