
Irisgarritasuna bezeroen beharren arabera
aldatu behar da.
Zure lana berrikusi behar duzu
akatsak aurkitzeko
eta hobekuntzak poliki-poliki planifikatzeko.
Hobetzeko, erreparatu xehetasun hauei:
● Askotan errepikatzen diren kexak.
● Bezeroek maiztasun handiagoz
egiten dituzten galderak.
● Jendea galtzen den
edo laguntza eskatzen duen lekuak.
Entzun beti erabiltzaileen iritzia.
Egin benetako probak aldaketak
ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
Partekatu zure lorpenak
beste enpresa batzuekin,
irisgarritasuna leku guztietan hazi dadin.