Skip to main content

3. Eman benetako datuak eta datu argiak

Erakurketa erraza logoa

 

Desgaitasuna duen pertsona batentzat,

informazio ezak segurtasun eza sortzen du.

Informazio onak turistari askatasunez 

mugitzeko aukera ematen dio.

Lekua nolakoa den azaldu behar duzu,

egiaztatu daitezkeen datuekin.

 

Xehetasun hauek argi azaldu:

● Sarrerak nolakoak diren 

eta eskailerak edo arrapalak dauden.

● Ateen eta korridoreen zabalera.

● Igogailuak dauden 

eta komunak nolakoak diren.

● Argiztapena nolakoa den 

eta zarata handia dagoen.

● Bezeroentzat zer laguntza 

dauden eskuragarri.

 

Bidaiariarentzat baliagarriak diren argazkiak 

jarri ditzakezu

eta informazioa formatu ezberdinetan eman.

Adibidez, audioak 

edo irakurtzeko errazak diren testuak.

 

Izan zintzoa 

zure establezimenduak dituen mugekin.

Horrela, pertsona bakoitzak 

erabaki ahal izango du

lekua egokia ala desegokia den.

Itzuli aurkibidera