
Turismoan lan egiten duten pertsonak
dira zati garrantzitsuena.
Zure talde osoa trebatu behar duzu:
● garbiketa,
● mantentze-lanak,
● sukaldea
● edo zuzendaritza, besteak beste.
Irakatsi langileei trebetasun praktikoak.
Adibidez:
● Laguntza modu atseginean
eta molestatu gabe eskaintzea.
● Argibide argiak
eta ulertzeko errazak ematea.
● Arazoak azkar konpontzea.
Sortu errutina errazak bezeroei laguntzeko:
Adibidez:
● Utzi lo-zapiak eta maindireak
altuera erosoan.
● Jarri argiaren eta telebistaren aginteak
denak iristen diren lekuan.
● Jarri dutxako eskutokia
erraz erabiltzeko moduko altueran.