Skip to main content

6. Erabili pertsona guztiak barne hartzen dituen publizitatea

Erakurketa erraza logoa

 

Zure negozioa sustatzeko 

erabiltzen duzun publizitateak

pertsona guztiak barne hartu behar ditu.

Pertsona desberdinak eta errealak

erakusten dituzten argazkiak 

eta mezuak erabili ditzakezu.

 

Azaldu zure negozioaren irisgarritasuna 

arduraz:

Hau da, benetako datuak eman

eta azaldu zer laguntza eskaintzen dituzun.

 

Zaindu zure informazio-kanalak 

ulertzeko errazak izan daitezen:

● Jarri azpitituluak bideo guztietan.

● Idatzi argazkietan ikusten denaren 

deskribapen bat.

● Erabili kontraste ona duten koloreak 

testuak ondo irakurtzeko.

Itzuli aurkibidera