Txatxarramendi uhartea toki pribilegiatu batean dago, Oka ibaiaren bokalean. Uhartea zubi polit baten bidez lotzen zaio lurrari, Sukarrieta herriari, baina irlan bertan bada interesgunerik ere: AZTI itsaso eta elikagaien ikerketa-zentroa eta ontziraleku txiki bat.
Gure historia oraintsuenean, gainera, uhartea jomuga garrantzitsua izan zen Urdaibain, helmuga turistiko gisara.
1896tik 1947ra bitartean, Txatxarramendi hotela hartu zuen, eta, batez ere, horri esker iritsi zen trena udalerriraino.
1919tik 1968ra, Paco ostatua egon zen uhartearen parean, benetako turismo-erreferentea eskualdean, itsaskiaren eta itsas arrainen haztegia zeukalako. Ostatuak ateak itxi zituenean, baina, haztegiaren kontserbazio-egoerak okerrera egin zuen.
Uharteak, halaber, Txatxarramendiko parke botanikoa du barruan: bertako espezieak interpretatu eta identifikatzeko toki aproposa da, eta Urdaibaiko artadi zaharrenetako bat aztertzeko aukera ematen du.
Gainera, tokia ezin hobea da paduretan ohikoak diren hegaztiak behatzeko.
Jakin gehiago: