Skip to main content
3

Izaro uhartea

Ikusi mapan

Bermeoren eta Mundakaren artean, Izaro uhartea dago: zeruertzean, irlaren siluetak Urdaibairen bista enblematikoa eskaintzen du. XV. mendean, frantziskotarren komentu bat eduki zuen, eta, ordutik, kortsario-istorioen, lurralde-tirabiren eta maitasun-legenden agertoki izan da.

Gaur, itsas hegaztien kolonien etxea da, hala nola kaioena, ekaitz-txoriena, koartzatxoena eta ubarroiena.

Uztailaren 22an, urtero, Magdalena eguna ospatzen da, Bermeok uhartearekin eta haren historiarekin duen harremana nabarmentzeko.

Magdalena eguna Urdaibaiko herritar guztien egutegian dago borobilduta, eta, jaiegunean bertan, mahoizko arropak janzten dituzte, gure arrantzaleen ohiko jantziak ehun horrekin egiten direlako. Itsas tradizioan errotutako jai horrek Bermeo, Elantxobe eta Mundaka lotzen ditu.

Embarcación pesquera tradicional llena de gente ataviada con ropa de mahón, rodeada de pequeñas embarcaciones de recreo y botes navegando. Al fondo pueblo costero y muelle.

Jai-giro ederrean, herrion arteko senidetze-saio batean, Bermeok itsas prozesio tradizional batekin berresten du uhartea berea dela. Erritu horretan, zeharkaldi alai batean, Bermeoko alkateak teila bat jaurtitzen du itsasora, hau esatearekin batera: “Haun arte helduten diez bermioko itsugiñek”.

Itzuli aurkibidera