Skip to main content
4

Mundaka

Ikusi mapan

Mundaka bere olatuagatik da ezaguna: Europako ezkerreko olaturik onena eta munduko 10 onenetako bat da, eta surflari ugari erakartzen ditu urtero. Euskal kostaldeko herri pintoresko hau beti egon da itsasoari lotuta.

Izen bereko itsasadarraren ezkerraldean kokatuta, bertako kaleetan ibil zaitezke, edo portuko itsas giroaz blaitu, edo Portuondotik nahiz Atalaiatik dauden ikuspegi zoragarriekin liluratu. Paseo txiki eta lasai batek Santa Katalina baselizaraino eramango zaitu, eta, han, itsasadarraren bokalearen panoramika ikusgarri batez gozatuko duzu.

Mundakako Laidatxu hondartza txikian, lagundutako bainua eskaintzen dute.

Informazio gehiago:

·   Santa Maria eliza

·   Portua eta kalezuloak

·   Santa Katalina baseliza

·    Laidatxu hondartzan, lagundutako bainua

·    Atalaia

·    Portuondo behatokia

 


 

Itzuli aurkibidera