Ibarrangeluko Atxarre mendiaren gain-gainean, XV. mendeko baseliza bat dugu, bista panoramiko paregabe batean buru: artadi kantauriar sarriak estalitako paisaia bat, Urdaibaiko paduraren ondoan, bi elementuak ohikoak izaki Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Akorda auzotik (500 metro lehenago) edo Kanaletik (San Martin baselizatik igoz) irits gaitezke bertara. Bidean, akelarreen eta mirari erlijiosoen inguruko kondaira zaharrak gurutzatzen dira. Bestetik, Ibarrangeluren erdialdean, San Andres eliza dago, euskal artearen Kapera Sixtinoa, ganga zizelkatu eta polikromatuagatik.
Jakin gehiago: