Skip to main content
10

Urdaibai Bird Center

Ikusi mapan

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdi-erdian dago, Gautegiz Arteagan, eta ikuspegi izugarriak eskaintzen ditu. Urdaibai Bird Centerren, hegaztiek agintzen dute, eta haiexek markatzen dute egunero-egunero ikuskizun desberdin batekin agertzen zaigun naturagune horren norabidea.

Tokia jendeari irekita dago, baina hegaztiak ikertzeko zentroa ere bada, bai eta paduraren behatoki pribilegiatua izan ere. Labur: naturaren museo bizi aparta da, hegaztiak dituena protagonista. Ezinbesteko bisita, hegaztien eta haien migrazioen gaia maite dutenentzat.

Nola iritsi:

· Hurbilen dagoen autobus-geralekua 450 metrora dago; tarte batzuetan izan ezik, bidea laua da, eta zoladura berdindua du.

·  Zeure ibilgailuan etorriz gero, zuzenean iritsiko zara; aparkalekuan, mugikortasun murriztua dutenentzako toki bat dago.

Bird Center webera sartzea gomendatzen dizugu, bisita errazteko informazio mordoa eta, gainera, lekua zuzenean ikusteko kamerak aurkituko baitituzu bertan.

Itzuli aurkibidera