Skip to main content
9

Errekatxo

Ikusi mapan

El Regato de Barakaldo baserri-giroko azken auzoetako bat da. Inguruko mendietatik burdina ateratzen zen eta gero itsasadarreraino eramaten zen . Badira garai hartakoak meatzeen hondar batzuk mendiotan zehar barreiatuta, oraindik ere. Castaños ibaian zehar Barakaldoraino luzatzen den errepidea, bestalde, Luchana-Mining meatzaritza-enpresak utzitako trenbidean eginda dago. 40ko hamarkadan desegin zuten trenbidea. Barakaldarrak urte luzeetan zehar etorri izan dira baratze eta gereziondoz osatutako auzo honetara paseatzera edo lasai egotera eta gaur egun ere asko dira bertako ostalaritza-establezimenduetara datozenak, bazter natural honetaz gozatzera.

 

El regato

 

El regato

Errekatxoko argazkiak

.
Itzuli aurkibidera