“Paseo de la Canilla”-n “Rialia Industria Museoa” dago.
Nerbioi itsasadarraren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren lekuko da. Interpretazioa eskaintzeko eta eskualdeko historian burdinaren industriak izan duen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin sortu zen.
Itsasadarra protagonista eta hari gidari hartuta, Museoaren barruko erakusketak XIX. eta XX. mendeen artean gertatu zen gizarte, ekoizpen eta paisaia eraldaketaren ikuspegi bat eskaintzen du.
Egin klik podcasta entzuteko informazio gehiagorekin (2')
Egin klik ordutegiei eta tarifei buruzko informazioa lortzeko
Egin klik haien webgunera sartzeko
Irisgarritasuna
Museoak eskuinaldean arrapala bat du kanpoaldean sarbide-eskailerak gainditzeko. Barrualdean igogailua eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako (PMR) komunak daude. Museoa irisgarritasuna zabaltzeko prozesuan dago, beraz, desgaitasunen bat baduzu, hobe da museoarekin zuzenean harremanetan jartzea 944 724 384 telefono zenbakian.