Turismo Bulegoa Portugaleteko tren geltokia zen tokian dago, La Canilla pasealekuan, lehen iturri bat zegoen tokian eta hortik datorkio egungo izena.
Bilbao – Portugalete Trenbide izeneko linearen amaiera zen. Eraikin zibil eder hau Pablo de Alzola y Minondok eraiki zuen 1888an. Geltokia itsasoari irabazitako lurretan eraiki zen, Muelle Viejo eremuan. Eta horrek erraztu zuen Bilboko burgesiaren Portugalujako “El Salto” hondartzara joatea. Pertsonen, ideien eta salgaien mugimendua ere erraztu zuen.
Eraikin ederra da, diseinu klasizistakoa, ganbara atalean eragin frantsesak dituena. Erdiko eremua kupula-teilatua duen dorre batek errematatzen du. Punturik altuena izanik, erlojua jartzen da bertan. Bilbao – Portugalete trenbidea Santurtziraino luzatu zutenean –1925ean tunel bat zulatu zuten herriaren azpian–, geltokia erabilerarik gabe geratu zen.
1960ko hamarkadan, "La Canilla" eraikina Udal Korporazioaren kudeaketapean geratu zen, eta honek zaharberritu egin zuen Udal Turismo Bulegoa bertan jartzeko.
Egin klik podcasta entzuteko informazio gehiagorekin (3:20')